Entradas

nire PLE-a

Imagen
Argi dago gaur egun internet bidez gauza asko ikasi ditzakegula. Hona hemen erabiltzen ditugun (ditzakegun) tresna batzu: -Alde batetik informazioa bilatu dezakegu egunkari desberdineta (El Correo, as, USA TODAY, ...) -Beste batetik, jasotzen dugun informazioa edo bilatu duguna, zuzendu eta erkatu edo konparatu dezakegu beste lanabes batzu erabilita. (Wikipedia, elhuyar hiztegia, ...) -Audiobisualak diren eduki asko daude sarean, eta hauek ikus-entzun ahal izateko hainbat dira plataformak. (YouTube, vimeo, ...) -Esan behar da, informazio hau guztia gure ingurukoekin elkarbanatu dezakegula (facebook, twitter, ...)

ADI!!! Kalean dago jada Jon Tximinoaren azken liburua

Hemen duzue Jon Tximinoaren azken liburua. Gozatu!!!!! https://www.culturestreet.org.uk/activities/picturebookmaker/?bookid=10668 Ipuin honen bidez, norberak egindako lan gogorra baloratzen ikasiko dugu. Bakarrik egindako gauzak, besteekin konpartitu eta disfrutatu daitezke, eta balio hoiek dira  haurrei transmititu behar zaizkienak. Hau da hain zuzen ere ipuin honetan aditzera ematen dena. Umeekin lan egiterako orduan, hasieran ipuina kontatuko nieke, Jon Tximinoaren lana goraipatuz. Lan gogorra egiten denean, harro egoteko moduko gauza da. Baina handia ere bada lan hori besteekin disfrutatzea, eta horrelako balioak sortzea da liburu honen helburua.
JOLAS SORTA LUDIKOA!!! Gure etxeko txikiekin erabili ditzakegun jolas sorta sortu dut SYMBALOO aplikazioa erabiliz. Alde batetik autonomia lantzeko erabili ditzakegun jolasak daude (zutabe berdea), eta beste aldean (zutabe gorrian), matematika lanzteko ariketa praktiko eta interesgarriak. Erdian zuriz eta morez, jarduera ludikoagoak sartu ditut. https://www.symbaloo.com/mix/symbaone Gozatu zuen haurrekin!!!!

Zer da Nortasun Digitala? Hainbat aholku era laburrean. (Infografia)

Blog honetan, erabilgarria izan daitekeen infografia gehituko dut; izan ere askotan ez dugu argi zeintzu ardura izan behar ditugun gure datuekin, pertsonalak diren datuekin. Kontzientzia gehiago eduki beharko genuke gai honen inguruan, izan ere gure datuak sarean zehar mugitu daitezke, eduki pertsonalak barne. Sentsibilitate handiko edukiak banatzea ebatzi behar dugu... Hona hemen esteka ... https://www.easel.ly/create?id=https://s3.amazonaws.com/easel.ly/all_easels/3287283/1511183770&key=pri

Bilatzaileen nondik norakoak

Imagen
Baliteke, bilaketa bat egiten dugunean jasotzen dugun emaitza ez izatea guk espero genuena. Nire kasuan, hainbat bilaketa egin ditut "Chrome" bilatzailea erabilita Scratch aplikazioaren inguruan; jolasak diseinatzeko aplikazio erraza. Aplikazio hau bereziki interesatzen zaidanez, honen inguruan bilatzea otu zait; umeekin programatzea hain zuzen ere. Horretarako bilatzaile bera erabiltzea erabaki dut, baina parametro desberdinak erabiliko ditut emaitza finagoa jasotzeko. #oharra, bilaketa euskaraz egitea erabaki dut zailtasun puntu bat emateko# Ondorioak: bilaketa egiteko, ondorengo testua sartu dut Google-en:  scratch programaketa haurrekin adibideak. Jasotako emaitza ez da izan nik nahi nuena, izan ere, Programaketa hitza ez dator bilaketa parametroekin bat eta bilatzaileak ematen didan emaitza honako hau da: Bilatzaileak proposatzen didana eta nik nahi dudana ez datoz bat. Programaekta hitzaren ordez, programak proposatzen dit. Beraz bigarren saiakera bat egitea e

IKT Hezkuntzan, Oraina eta geroa uztartzen dituen trena

Imagen
IKT-ak duela gutxira arte, ez dira pertsona hadituentzat baino interesgarriak izan; espreski jarduera teknologikoak helburu zuten pertsonei zuzenduta zeuden, gutxi gora behera. Nork erabiliko zuen Blog bat? edo nork behar zuen Scratch bezalako aplikazio bat maneiatzen jakitea? Gauzak erabat aldatu dira azkeneko hamarkadan eta IKT hauek, beharrezkoak dira lan esparru askotan, (uste baino gehiagotan) eta hedatzeko joera darraite, mugarik gabe. Baina nola izan daitezke horren garrantzitsuak teknologia berri hauek gure artean? Era esponentzialean hazi dira erabilpen anitzeko aplikazioak, programak, ... Gure bizitza erraztu eta behar asko hasetzen laguntzen digute teknologia hauek. Esaterako, hezkuntza munduan zer leku dute Informazioa eta Komunikazioa Teknologiek? Pentsaezina zena nire haurtzaroan, aukera bihurtu da gaur eguneko txikientzat. Mundu digitalean murgilduta bizi gara dagoeneko, eta mundu honek eskeintzen dizkigun aukerak itzelak dira. Esaterako, haur talde bati zuzenean zuz